2011/11/10

PupilBags in Japan




Lagun berri du PupilBags Faktoriak, Beñat Iturrioz hernaniarra eta Japoniatik barrena dabil bidaian dukumental bat grabatu nahian. 

Xabier Padinekin batera Beñatek "Ataun of the dead" laburmetraia idatzi, zuzendu ta ekoiztu dute eta espero degu bidai hontatik ere beste pelikula interesgarri bat aterako dela. 

Eskerrikasko Beñat eta animo bidean!!


2011/11/02

ERRAPIA


 
 


Azkenaldian dexentetan hitz egin det Errapia gora, Errapia behera... Baina ez det inoiz explikatu zer den. Hona hemen aurkezpena: 2002. urtean  jarri zen abian  Errapia arte mugimendua Hernanin. Herriko zenbait pertsonek, beraien beharrei eta kezka artistikoei behar bezalako leku eta garrantzia eman nahian sortu zen elkartea. Lanerako espazio baten beharrean, Hernaniko udaletxearen laguntzaz, Zikuñagako eskola zaharrean hasi ziren jardunean eta bertan jarraitzen dugu gaur  egun ere. PupilBagsek 2010tik du bertan bere faktoria.